Udalak diruz lagunduko ditu memoria historikoarekin, giza eskubideekin eta berdintasunarekin lotutako zenbait proiektu
Donostiako Udaleko tokiko gobernu batzordeak diru laguntzen partida bat onartu du, memoria historikoarekin, giza eskubideekin eta berdintasunarekin lotutako hainbat proiektu laguntzeko.
Zehazki, 8.901 euro bideratuko ditu memoria historikoaren inguruko hainbat elkarteren lau proiektu garatzeko, 31.338 euro giza eskubideen arloko zenbait elkarteren hemeretzi proiektu gauzatzeko, eta 82.000 euro berdintasuna lantzen duten hainbat elkarteren 35 proiektu garatzeko.