Ibilbide bera izango du Donostiako Klasikoak
Ohikoa bezain gogorra eta lehiatua. Horrelakoa izango da aurtengo Donostiako Klasikoa. Uztailaren 30ean izango da, eta gaur aurkeztu dute ibilbidea. Berrikuntzarik ez du, iazko berbera izango delako.
Alderdi Ederretik abiatu eta Bulebarrean bukatuko da, 224,8 kilometro egin ostean. Bidean sei mendate gainditu beharko dituzte. Horietatik, Jaizkibel, Erlaitz, eta, batez ere, Igeldoko Murgil tontorra izango dira erabakigarrienak.
Pasa den urtean Neilson Powless estatubatuarrak irabazi zuen, esprint estu batean Matej Mohoric eta Mikkel F. Honore gaindituta.