"Oso garrantzitsua da Pariserako bidea horrela hastea"
Zubietako igerilari Nahia Zudairek brontzezko hiru domina kolkoratu ditu Portugalgo Munduko Txapelketan. 18 urte berritan, dagoeneko kirol ibilbide oparoa darama. Madeiran maila oso onean aritu zen estilo libreko 400 metroko proban, 4×50 metroko errelebu mistoetan 20 puntuko proban eta estilo libreko 4×100 metroko 34 puntukoan.
“Oroitzapenak oso onak eta oso politak dira. Han ez nintzen kontziente lortzen ari nintzenaz baina etxera bueltatzean eta familia eta lagunak ikustean eta beraien zorionak jasotzean konturatu naiz lortutakoaz eta oso pozik nago”, adierazi du Zudairek.
BAT Basque Team-eko bekadunak Donostian egindako adierazpenak jaso dituzte bideo batean.