San Martin kalea ireki dute, behin betiko norabidean
Astearte arratsaldean itxi zuten San Martin kalea ibilgailuentzat, Kontxako eta Erdialdeko lanak zirela eta, baina dagoeneko ireki dute berriz ere, lanak azken fasean sartu baitira. Udalak nabarmendu duenez, “behin betiko norabidean” ireki dute San Martin kalea, Erdialdetik Antiguarantz joateko norabidean, alegia; lanen aurretik, alderantzizko norabidea zuen. Ostiral eguerdian ireki dute San Martin, 14:00ak aldera.
Itxita egon den bitartean, Zubieta kaleak norabide bikoitza izan du behin-behinean, baina San Martin irekita, norabide bakarra berreskuratu du; ibilgailuak Antiguatik Erdialderantz joan daitezke Zubietatik. Hain zuzen ere, bi kaleen norabidea aldatzea aurreikusten zuten Kontxako eta Erdialdeko lanen barruan.
➡️?? San Martin Kalea irekita dago bere norabide berrian. ❗Adi trafiko seinale berriei. Inguruko lanak azken fasean sartu dira.#Donostia pic.twitter.com/24THm5TrJN
— Donostiako Udala (@DonostiakoUdala) July 1, 2022
Aldaketak Dbusen
Zubieta eta San Martin kaleetako behin betiko zirkulazio aldaketak direla eta, Dbusen linea hauetan ere aldaketak izango dira: 5-Benta-Berri, 16-Igeldo, 18-Seminario, 25-Benta Berri-Añorga, 33-Larratxo-Intxaurrondo-Berio-Igara, 40-Gros-Antiguoa-Igara, 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete, B1-Benta Berri-Berio-Añorga, B7-Igeldo eta B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa. Aldaketa guztiak, zehatz-mehatz, hemen kontsultatu ditzakezue.