Sagardoa, idi demak eta bertsolaritza nagusi Altzako sanmartzialetako Santa Ixabel egunean
Santa Ixabel eguna da gaurkoa, uztailaren 2a, eta Altzako San Martzial jaietako egun handienetako bat izan ohi da, Baserritarren Eguna ospatu ohi dutelako. Joan den asteburuko erromerian ez bezala, eguzkia euren alde izan dute Altzan oraingoan, eta giro ederra dago auzoan goizeko lehenengo ordutik.
Goizean, egun luzerako motorrak berotu dituzte sagardo lehiaketarekin, eta Petritegik irabazi du. Hortik aurrera, sagardoa dastatzeko eta txistorra zein solomo-gazta pintxoak jateko aukera izan dute San Martzial plazan bildutakoek, idi demak ikusten zituzten bitartean. Bazkaldu aurretik, bertso saio ederra eskaini dute Jon Maia eta Aitor Mendiluze bertsolariek, eta gauza bera egingo dute arratsaldean ere. Egitarau osoa hemen kontsultatu dezakezue.
Jarraian, goizean zehar Altzan egindako irudien bilduma eta bideoa ikus ditzakezue: