Egiako Emakume* Brigadak lan saio bat egingo du Arrano elkartean
Eraso sexisten aurkako manifestazioa, Egian. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Egiako Porrontxo jaiak bueltan dira, eta, horiekin batera, martxan jarriko da berriro ere Egiako Emakume* Brigada. Bihar, uztailak 5, lan saio bat egingo dute materiala birbegiratu eta guztia antolatzeko. Arrano elkartean egingo dute hitzordua, 18:00etan, eta auzotarrak parte hartzera deitu dituzte, “Porrontxoak elkarrekin egiteko”.


