Mandasko dukearen eta dukesaren ondareari buruzko bisita gidatua egingo dute larunbatean
Mandasko duke eta dukesaren ondareari buruzko bisita gidatua eskainiko dute larunbatean, Kristinaenean, 17:00etatik aurrera. Fermin eta Cristina, Mandasko duke eta dukesa, XIX. mendearen bukaerako Donostiako burgesiaren parte izan ziren. Ondorengorik gabe hil ziren, eta Kristinaenea parkea eta jauregia hiriari eman zizkioten.
Bisita gidatuan jauregia nola eraiki zuten azalduko dute, eta bertako txoko berezienak ezagutzeko aukera izango da. Aurretiko izen-ematea egitea beharrezkoa da, eta esteka honen bidez egin behar da.