Peter Pokornyk Reala utziko du, Fehervarren utzita jokatzeko
Peter Pokorny jokalari eslovakiarrak Fehervar FC talde hungariarrean utzita jokatuko du 2022-2023ko denboraldiaren amaierara arte, Realak jakinarazi duenez. Gainera, Fehervarrek jokalaria erosteko aukera izango du, denboraldia amaitzean.
Pokorny Austriako Salzburgo taldetik iritsi zen Donostiara, iazko ekainean, Reala B-n jokatzeko. 2023-2024ko denboraldiaren amaierara arte dauka kontratua klub txuri-urdinarekin.