Ukrainatik datozen pertsonek lekua izango dute Uba aterpetxean
Donostiako Udalaren eta Donostiako Sustapenaren arteko lankidetza hitzarmen bati esker, Ukrainatik datozen errefuxiatuek lekua izango dute Egiako Uba aterpetxean. Hamabi lagunentzako plaza egongo da. Hori bai, arreta eman behar zaien pertsona fluxua aztertuta, plaza kopurua 25etik 12ra jaistea erabaki dute.
“Krisiaren hasieran denbora gutxian lekualdatutako pertsonen kopurua handia bazen eta CEARen harrera fasea gainezka bazegoen, une honetan gutxi dira orientazio eta iriste zerbitzuan artatutako pertsonak. Are gehiago, CEARetik pertsona horiek SAPITen hurrengo faseetara bultzatzen ari dira, bizitoki egonkorra sustatzeko”, azaldu du udalak.