Amaiur Sarriegi donostiarra Ingalaterrako Eurokopan izango da

Azken unean bada ere, Ingalaterrako Eurokopa jokatuko du Realeko Amaiur Sarriegi aurrelari donostiarrak. Espainiako selekzioaren 23 jokalarien zerrendan sartu da, Alexia Putellasen lesio larria baieztatu ondoren.
Bat baino gehiago harritu eta haserretu zen Jorge Vilda hautatzaileak Espainiako selekzioaren Eurokoparako zerrenda jakinarazi zuenean. Realak liga bigarren postua bukatu ostean, askok espero zuten jokalari txuri-urdin batzuek Eurokopa jokatzeko aukera ez izatea. Hala nola, Nerea Eizagirrek eta Sarriegik berak. Realari boikota egin izana ere salatu zuten hainbat zaletuk. Azkenik, Sarriegi Eurokopan izango da.
Hain zuzen ere, gaur hasiko da lehia Ingalaterraren eta Suitzaren arteko partidarekin, 21:00etan. Espainiako selekzioak, berriz, ostiralean jokatuko du lehen partida Finlandiaren kontra, 18:00etan.