Elkartasun 'kaxuelitak' egingo dituzte Egian, hileko ostegun eta ostiral guztietan
Egiako Arrano elkartean kozinatzen dituzte elkartasun kaxuelitak. (Argazkia: Gora Egia!) Euskal presoen aldeko elkartasun kaxuelitak bueltan dira Egian; uztaileko ostegun eta ostiral guztietan kozinatuko dituzte, Arrano elkartean. Kaxuelitak afaldu nahi izanez gero, erreserbak Goraegia.eus atariko galdetegia beteta edo 624-01 33 08 telefono zenbakira deituta egin behar dira. Afariek 15 euroko prezioa dute, pertsonako.


