Alejandra Bernabe atzelaria Realean ariko da datorren denboraldian
Atletico Madrileko Alejandra Bernabe jokalariak utzita jokatuko du Realarekin datorren sasoian. Ezker hegaleko atzelari madrildarrak 20 urte ditu, eta Nuria Rabanoren hutsunea betetzera dator. Rabanok ez zuen kontratua berritu talde txuri-urdinarekin, eta Bartzelonarekin sinatu zuen kontratu berria.
Iragan denboraldian Eibarren aritu zen utzita. Bernabe 2019 denboraldian iritsi zen Atletico Madrilera. Lehen taldearekin 2020-2021 denboraldian egin zuen debuta, eta hortik aurrera lehen taldearekin jokatu izan du.
Gipuzkoako Poliklinikan mediku azterketa egin du, eta Alex Uranga kontseilariak lagunduta Anoeta bisitatu ostean, “kolore hauek janzteaz harro” dagoela adierazi du. “Ilusio handiarekin” dagoela gaineratu du madrildarrak: “Realak nigan interesa duela ikusteak ilusio handia egin zidan, eta klubari konfiantza oso itzultzea espero dut”.