Donostia Kulturak udazkeneko programazioko ikuskizun batzuetarako sarrerak jarriko ditu salgai
Victoria Eugenia Antzokiak udazkeneko programazioaren aurrerapen bat egin du, eta txartelak bihar, uztailak 12, jarriko dira salgai. Guztira, hamaika ikuskizun dira: zazpi kontzertu, opera bat eta hiru antzezlan.
James Rhodes, Guitarricadelafuente, Dorian, Eliades Ochoa, Silvia Perez Cruz eta Ismael Serranoren kontzertuak, The Messiah oratorioak, Dido & Aeneas opera eta Silencio, Un hombre de paso y Ladies Football Club antzezlanek osatzen dute udazkeneko egitarauaren aurrerapen hau.
Sarrerak bihar, uztailak 12, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.