Kalean zaborra pilatzen dela salatu du Parte Zaharreko auzo elkarteak

Hainbat gremiotako langileek eta herritarrek zaborra “edozein tokitan” uzten duela salatu du asteburuan Donostiako Parte Zaharreko auzo elkarteak. “Garbigunera eraman ordez, kantoian utzi eta arazoa konponduta. Garbitzaileak egunero pasatzen dira, eta baita zabor-biltzaileak eta udaltzainak ere. Hamar egun beranduago, zaborrak hortxe jarraitzen du”, azaldu dute.
Horrez gain, Kaiko zabor edukiontziek asteburuan zuten itxura “utzikeriaren, ezgaitasunaren edo arduragabekeriaren” ondorio izan daitekeela salatu dute, horiek goraino beteta zeudelako eta zaborra lurrean utzi behar izan duelako jendeak.
Lotsarik gabe edozein tokitan hondakinak uzten duten gremioak (ta partikularrak)daude.Garbigunera eraman ordez kantoian utzi eta “arazoa konponduta”.Garbitzaileak egunero pasatzen dira, hondakin kontainer jasotzen dituztenak ere, baita Udaltzainak.10 egun beranduago hortxe daude. pic.twitter.com/NJ7ReL1leP
— Parte Zaharrean Bizi (@P_ZaharreanBizi) July 10, 2022