Modibo Sagnan hirugarren aldiz ariko da Realak utzita
Datorren denboraldian, Herbehereetako Utrecht taldean utzita ariko da Modibo Sagnan atzelaria. Txuri-urdinekin du kontratua 2024. urtera arte, baina ez du lekurik egin Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldean. Izan ere, maila onean ari dira erdiko atzelariak ditu Realak. Hala nola, Robin Le Normand, Aritz Elustondo eta lehen taldera igo duten Jon Pacheco.
Horrela, Sagnan jokalari frantziarra hirugarrenez ariko da utzita. Aurrez, Mirandes eta Tondela taldeetan ibili da, eta bietan ez du maila nahikorik erakutsi Realarekin aritzeko lehen mailan. Utrechtek jokalaria erosteko aukera izango du datorren sasoia bukatzean.