Altzako futbol zelai berria 2023an hasiko dira eraikitzen
Herrerako futbol zelaiaren ordezkoa izango da Altzan eraikiko duten futbol zelai berria; Lau Haizetatik gertu dagoen lursail batean. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, 2023an hasiko dituzte lanak. Aurrekontua 4,2 milioi ingurukoa izango da, eta 200 pertsonentzako harmaila izango du. Udala Gipuzkoako Futbol Federazioarekin hitz egiten ari da instalazio berria aurrera eramateko.
Udal batzordeetan jorratu zuten gaia, eta Zigor Etxeburu EH Bilduko zinegotziak egindako galderari erantzunez eman zituen xehetasunak udal gobernuak. Horrekin batera, Etxeburuak udal gobernuko ordezkariei esan zien Lau Haizetako zona horren izena oker erabiltzen duela udalak. Hain zuzen ere, Merkear izena darabilte dokumentu ofizialetan, baina Etxeburuaren arabera, Merkaer da izen egokia.