Lizardi kaleko lehen arrapala mekanikoa matxuratu da
Atzo arratsaldetik geldirik dago Intxaurrondoko Lizardi kaleko lehen arrapala mekanikoa. Udalak jakinarazi duenez, zarata batzuk antzeman eta eskubanda okertua zegoela ikusi zuten. Hain zuzen ere, eskubandako ardatza puskatu da, eta Orona enpresa materiala prestatzen ari da ahal bezain pronto konpontzeko. Hori dela eta, arrapala geldirik dago konpondu arte. Udalak aurreikusten du bihar arratsalderako berriz ere martxan jarriko dutela.