Pasealeku Berriko Igerialdian parte hartzeko izen ematea zabaldu dute
Bi urte ospatu ezinik egon ondoren, abuztuaren 15ean, Donostiako Aste Nagusiko egun handian, 52. Pasealeku Berriko Igerialdia egingo da Fortuna Kirol Elkarteak antolatuta. Proba hau 1930. urtean sortu zen Amaikak bat taldearen eskutik, eta gorabehera askoren ondoren, 1999an Fortuna Kirol Elkarteak berreskuratzea zuen. Gaur egun, proba nagusiak 2.959 metroko distantzia du, Zurriolako hondartzatik Kontxako hondartzara. Gaztetxoek Nautikotik Kontxako hondartzara 650 metro bete beharko dituzte.