Preso eta iheslarien aldeko eguna egingo dute Añorgan larunbatean
Preso eta iheslarien aldeko eguna egingo dute larunbatean Añorgan. 20:00etan kontzentrazioa antolatu dute autobus geltokian. 20:30ean, preso eta iheslarien aldeko brindisa egingo dute, eta, azkenik, 21:00etan Añorgako plazan elkartuko dira elkartasun afari batekin eguna borobiltzeko.
Afariko tiketak Gure Kabian daude salgai hamabost euroren truke.