Bentaberrin "20 metroko bidegorria" eraiki dute
Bizikleta erabiltzaile batek sare sozialetan eman du horren berri. Bentaberriko bidegorri horrek hiriko beste bidegorriren batekin loturarik ez duela gaineratu du erabiltzaileak. Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak udala interpelatu du, eta ondorengoa galdetu: “Bentaberriko bidegorri estu eta motz (20m) honek kotxeen aurka bukatzearen helburua zein da? Eskertzekoa izango litzateke azalpen argi bat”.
Bentaberri plaza berritu du Donostiako udaletxeak eta 20 metroko bidegorria eraiki du bertan, hiriko beste bidegorriekin loturarik momentuz ez duena… ? pic.twitter.com/gUvAloDufv
— Mikel Osinalde (@mikeosin) July 13, 2022