Donostia Kulturak 2022-2023 ikasturteko ikastaroak aurkeztu ditu
Donostia Kulturak 2022-2023 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintzan 498 ikastaro (462 helduentzat eta 36 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, eta kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango dira. Matrikulazioa irailaren 12ko 16:00etan hasi eta irailaren 25 arte luzatuko da.
Ikastaroak 2022ko urritik 2023ko ekainaren hasierara arte egingo dira, eskola orduen arabera, eta, urtero bezala, proposamen “anitz eta askotarikoak” eskainiko dira. “Nabarmendu behar da pandemiaren aurreko normaltasun-egoerara itzuliko direla, bai ikastaroe skaintzaren aniztasunean (sukaldaritzarekin eta ardo-dastaketarekin lotutakoak berreskuratuko ditugu), bai ikastaroak ematen diren aretoen aforoetan”, adierazi du Donostia Kulturak gaurko aurkezpenean.
2022-2023 ikasturte honetarako eskaintzan, 498ikastaroetatik, erdia euskaraz emango dira, eta beste erdia gaztelaniaz. Bi ikastaro elebidunak izango dira. Helduentzako ikastaroak, euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira; haurrentzat direnak euskaraz, eta gazteentzako ikastaro gehienak ere bai. Zenbait salbuespenetan, erabiliko den hizkuntza irakaslearen arabera izango da.
Guztien artean, DK Irratia, Larrotxene Bideo eta Musikagela zerbitzuetako ikastaroak nabarmentzen dira Casares-Tomasene, Larrotxene, Intxaurrondo eta Egia Kultur Etxeko eskaintzetan.