Salbamendu uztaiak jarri dituzte hiriko hondartzetan
Zurriola hondartzako salbamendu uztai bat. (Argazkia: Donostiako Udala) Donostiako Udalak, Babes Zibilaren bidez, salbamendu uztaiak jarri ditu hiriko kostaldeko puntu estrategikoetan. Horrela, Zurriola, Kontxa eta Ondarretako hondartzetan kaxa gorri batekin babestuta jarri dituzte. Baita ere, Santa Klara uharteko hondartza txikian ere. Guztira, zazpi dira kokatu dituzten salbamendu uztai kutxak.



