Giro ezin hobean egin dituzte Kaiko gazte estropadak
Karmengo jaiei kukañarekin eman zitzaien hasiera atzo, eta gaur goizean ere, uretako kirolak izan dira Kaiko protagonista. Lagun taldeak elkartu, eta gazte estropadak egin dituzte giro paregabean. Bateletara igo aurretik, patroiak taldea animatzeko egin beharreko oihuak entseatu dituzte: “Txouuuu pa! esan dezakegu!”, adierazi dute talde batean. “Guk nahiago dugu aaaarraun!”, esan dute beste taldeko kideek.
Eta animatzeko oihuak argi izan ostean, bateletara igo dira. Batzuentzat arraunean egiten zuten lehenengo aldia izan arren, ondo moldatu dira taldeak eta lortu dute uretan kokatuta zeuden bi ziabogei behar bezala bira ematea. Publikoa ere ez da falta izan, jende asko eseri baita moilako petrilean batelen arteko dema ikusteko.
Jarraian, estropadetako argazki galeria ikus dezakezue: