Denboraldiko bigarren garaipena lortu du Donostiarrak
Donostiarrako gizonezkoen taldeak XXXIX. Petronor Bandera eskuratu zuen atzo Zierbenako uretan, Eusko Label ligarako seigarren estropada puntuagarria.
Donostiarra eta Hondarribia, azken hau larunbatean Orion irabazle, parez pare aritu ziren Urdaibairekin segundo bakarrera eta Oriorekin hirura, baina lurreko balizetara itzultzean Arkaitz Diazen taldeak aurrea hartu zien gainontzekoei.
Azkenean, Donostiarrak 18 segundo baino gehiago atera zizkion Hondarribiari, 21 Oriori eta minutu erdi Urdaibairi.