Gizon bat hil da Kontxako hondartzan
80 urteko gizonezko bat da hildakoa. Atzo 19:30ak aldera ondoezik sentitu zen, eta gertu zeuden hainbat pertsonak larrialdi zerbitzuetara deitu zuten. Sorosleak, anbulantzia bat, Ertzaintza eta Udaltzaingoa joan ziren laguntzera, baina ezin izan zuten ezer egin haren bizitza salbatzeko, eta han bertan hil zen. Ez dute argitu heriotzaren arrazoia.