Larrañaga, Atutxa, Vicente, Alberdi eta Ezpeleta izango dira Urrezko Kopan parte hartuko duten aizkolariak
Urrezko Kopako aizkolariak Trinitate plazan. (Argazkia: Irutxuloko Hitza) Aizkolarien 2022ko Urrezko Koparen sailkatze proba egin zuten larunbatean, Donostiako Trinitate plazan. Hamabi parte hartzaile izan ziren bertan, eta 54 kana-erdiko zazpi enbor moztu behar izan zituzten.
Honako bost aizkolariek lortu zuten Urrezko Koparako sailkatzea: Mikel Larrañaga gipuzkoarra (14’25”); Aitzol Atutxa bizkaitarra (14’49”); Iker Vicente nafarra (14’56”); Julen Alberdi gipuzkoarra (15’00”) eta Hodei Ezpeleta bizkaitarra (15’42”).
Urrezko Kopa abuztuaren 15ean jokatuko da, 19:30ean, Trinitate plazan.


