Indarkeria sexisten aurkako gunea jarriko dute Jazzaldian
Donostiako Udalak, Berdintasun Bulegoaren bitartez, indarkeria sexistak saihesteko eta horiei aurre egiteko kanpaina bat abiatu du, jaietan halako erasoak areagotu egiten direla eta.
Kanpaina ekainean hasi zen eta abendura arte luzatuko da. Besteak beste, aurreikusitako neurri bat da indarkeria sexisten aurkako informazio gune bat jartzea hainbat jai egunetan. Horretarako atondutako atoi batean kanpainaren inguruko informazioa eskainiko dute hainbat hezitzailek, eta gaiari buruzko zalantzak argitzeko aukera ere izango da.
57. Jazzaldian zehar informazio gunea izango da Zurriola hiribidean, Kursaaleko kubo txikiaren alboko plazan. Uztailaren 20an, 21ean, 22an eta 23an egongo da zabalik, 18:00etatik 21:00etara.