Amaikak Bat elkarteak danborrada egingo du San Ignazio egunean
Amaikak Bat elkarteak San Ignazio eguneko danborrada egingo du datorren igandean, uztailaren 31n, Parte Zaharreko kaleetan zehar. Irteera 10:30ean izango da, Amaikak Bat elkartetik (Abuztuaren 31 kalea, 15, Donostia).
2007. urtean elkartearen mendeurrena ospatzeko hasi zen zerbait urteroko hitzordu bihurtu da, eta urtez urte “gogo handiz” berreskuratzen dutela adierazi dute antolatzaileek.
Aurten, berritasun gisa, Gipuzkoako bandera jarriko dute danborradan.
San Ignazio martxaren hotsekin hasiko da Parte Zaharreko kaleetatik ibilbidea, elkarte desberdinetan geldituz. 13:00etan geldialdia egingo dute Konstituzio Plazan. Bertan, Udal Txistulari Bandarekin eta dantzariekin batera, pieza enblematikoak interpretatuko dituzte: Gipuzkoako ereserkia, San Ignazio, Goiburu, Antzinako ereserkia, Debako Martxa, Zaldi Zuriaren eta Antzinako Idiarena.