Carlos Santanak Getaria-Zarautz zeharkaldia egin du 82 urterekin
Duela gutxi Irutxuloko Hitzan elkarrizketatu genuen Carlos Santana igerilari donostiarrak Getaria-Zarautz zeharkaldia egin zuen atzo. Norgehiagoka hori egiten zuen 50. aldia zen atzokoa, lehenengo ediziotik hartu baitu parte. 2.850 metro egin behar izan zituen igerian, Getariako portutik abiatu eta Zarauzko Munoa plazaren parean hondartzako irteerara iritsi arte.
Edizio guztietan parte hartu duen pertsona bakarra da Santana (aurten bere semeak ere aritu da igerian berarekin batera), eta helmugara iritsi zenean txapela eta oroigarria oparitu zizkioten.