GI-20 saihesbidean istripu larria eragin zuen gidaria atxilotu dute
Pasa den ostiralean istripu larria gertatu zen GI-20 saihesbidean, Polloeko Tunelaren eta Amarako sarreraren arteko tartean. Moto batek eta auto batek elkar jo zuten, 09:30ak aldera, eta motorzalea hil egin zen. Auto gidariak ihes egin zuen, eta herenegun atxilotu zuen Ertzaintzak. Errenterian topatu zuten istripua izan zuen ibilgailua, eta gidaria geratu eta alkoholemia eta droga probak egin zizkioten. Positibo eman zuen bietan, eta atxilotu egin zuten. 27 urte ditu, eta ez dauka gidabaimenik. Epailearen esku utziko dute.