Parte Zaharrean Bizik dio udalak ez duela "ezer egiten" zaborren arazoa konpontzeko
Uztaila hasieran egin zuen lehen salaketa, eta ordutik maiz zabaldu dituzte sare sozialen bidez Parte Zaharreko kaleetan pilaturiko zaborraren argazkiak. Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak denbora darama Donostiako Udalari arazoa konpontzeko eskatzen, baina egoerak okerrera egin duela adierazi dute: “Udalak ez du ezer egiten”.
Azken egunetan Sarriegi plazako, eta San Jeronimo, Esterlines eta Ikatz kaleetako argazkiak zabaldu dituzte. “Hau da hiri gastronomikoaren kultura. Hau da Eneko Goiak Parte Zaharrari eskaintzen diona, egunez eta gauez zaborra”, adierazi du auzo elkarteak.
Taberna batzuen jokabidea ere kritikatu dute:
Senra tabernak ez du birziklatzen eta zabor guztia Ikatz kalean uzten du. Organikoa 3 egunez atera gabe izaten dute eta gero errefuxa moduan atera. Bizilagunek eta ondoko tabernakoek kirats guztia pairatu behar dute. Lekuko asko daude. Eta Udaletxeak ez du ezer egiten… pic.twitter.com/bUF1HZVUbX
— Parte Zaharrean Bizi (@P_ZaharreanBizi) July 25, 2022