Bazkari jendetsu batekin ospatu dute Loiolako Ardotxo tabernaren 10. urteurrena
Loiolako Ardotxo tabernak 10 urte bete dituela aprobetxatuz, Festa Kubatarra egin zuten auzotarrek larunbatean. Loiolako jaiak datorren asteburuan egingo dituzte, eta jaien aldeko herri bazkaria antolatu zuen Ardotxok. Bazkalostean, kontzertu bat ere eskaini zuten bertan. “Hor atera zen diru guztia jai batzordeari laguntzeko eman zigun tabernako jabeak”, adierazi du Aratz Sotok, jai batzordeko kideak.
“Jaien aldeko egun bat bizitza ospatzeko egun bat bilakatu zen. Eta ederki ospatu genuen. Eskerrik asko bertan egon zineten guztiei, antolakuntzari eta edonola zuen aletxoa jarri zenutenei. Eskerrik asko Jorge eta Yohany, zuen dedikazioarengatik. Zorionak Ardotxo, urte askotarako!”, adierazi dute jai batzordekoek.
Hona hemen ospakizun horretan hartutako hainbat irudi: