Donostiatik igaro da Frantziako Tourreko garaikurra
Frantziako Tourra Euskal Herrira iritsi dela sinbolizatzen duen garaikurra 12:00ak pasata iritsi da Donostiara. Eneko Goia alkateak eta Markel Olano diputatu nagusiak harrera egin diete Ziortza Villa eta Julian Sanz iraupen luzeko lasterkariei, Kursaaleko zubiaren parean. Grand Départ Pays Basque 2023 erronka bizikletaz aurrera daramate biek, pasa den igandean garaikurra Parisko Eliseo Zelaietan jaso ondoren.
850 kilometro inguru eginda iritsi dira Irunera, Ipar Euskal Herria zeharkatu ostean. Donostian egin dute lehen geldialdia, eta beste hiru geratzen zaizkie. Izan ere, Gasteizen, Amorebieta-Etxanon eta Bilbon geratuko dira. Zehazki, Bizkaiko hiriburuan izango dute helmuga, handik abiatuko delako datorren urteko Frantziako Tourra.
Erronka zuzenean jarraitu ahal da webgune honetan.