Loiolako jaien egitaraua, egunez egun
Loiolako Jaiak. (Argazkia: Estitxu Zabala) Asteburuan ospatuko dituzte Loiolako jaiak, ostiraletik igandera. Bi urteren ostean, hiru eguneko egitaraua prestatu dute, eta ez dira faltako estropadak, kontzertuak, danborrada, bazkari herrikoia eta iltzearen ehorzketa, besteak beste. Hala ere, giroa berotzen joateko, ostegunerako ere jarduera batzuk prestatu dituzte.
Jarraian ikus dezakezue egitarau osoa, egunez egun:
OSTEGUNA, 28
16:30 Futbol txapelketa La Sallen.
18:00 Titiriteros de Binéfar auzoan zehar.
OSTIRALA, 29
17:30 Loiolatarra elkarteak antolatutako batelen estropada.
18:30 Txupinazoa eta globotá Latsarien Plazan, jaiei hasiera emateko.
19:00 Buruhandiak eta erraldoiak Latsarien Plazatik abiatuta, Rock Kalean
elektrotxarangak lagunduta.
20:00 Black Smoke taldearen kontzertua Plazaburu kalean.
22:00 Kontzertuak Latsarien Plazan: Alargun Beltzak + Rukula + LaMia Mari.
LARUNBATA, 30
7:00 Barrene herrikoia eta gaupaseroen argazkia.
9:00 Txistularien diana auzoan zehar.
10:00 Pala txapelketa finala frontoian.
11:30 San Fermin Txiki tailerra Ardube tabernaren ondoan.
12:00 San Fermin Txiki entzierroa Iruña tabernaren aurrean.
12:00 Igandea txaranga auzoan zehar.
12:30 Sardina jatea Satorra tabernaren aurrean.
13:00 Vermut musikatua Hontzan, Fresko Norterekin.
14:30 Bazkari Herrikoia Latsarien Plazan.
16:00 Mus txapelketa Latsarien Plazan.
16:00 Ginkana nazkagarria Latsarien Plazan.
17:00 Igandea txaranga auzoan zehar.
17:30 Kukaña ibaiertzeko paseoan.
19:00 Danborradaren irteera Loiolatarra kaletik.
20:00 Anonimos taldearen kontzertua Plazaburu kalean.
22:00 Diskofesta Dj Mikeltxirekin Latsarien Plazan.
00:00 Zezen suzkoa Latsarien Plazan.
IGANDEA, 31
9:00 Txistularien diana auzoan zehar.
10:00 Kross herrikoia.
10:00 Bigarren eskuko azoka Latsarien Plazan.
11:30 Ardo feria Eliza Kalean.
11:30 Haurrentzako zumba tailerra Latsarien Plazan, Studio TM-ren eskutik.
12:30 Kantujira Bentazaharreko mutiko alaiak taldearekin, erraldoiek eta
buruhandiek lagunduta.
16:30 Moto eta trizikloen lasterketa mundiala Latsarien Plazan.
18:00 Andoni Ollokiegiren kontzertua Latsarien Plazan.
19:00 Toka txapelketa Plazaburun.
20:00 Nokonoren kontzertua Plazaburu kalean (Disko aurkezpena).
20:00 Bertso saioa Loiolatarra kalean, Puntutan-en eskutik.
22:30 Txokolate jana Latsarien plazan.
23:00 Iltzearen ehorzketa Latsarien plazatik.
00:00 Amaierako traka ibaiertzeko paseoan.


