Maialen Chourraut seigarren izan da Augsburgeko Munduko Txapelketako lehen proban
Jokoan da Augsburgeko Piraguismoko Munduko Txapelketa, eta han dira hiriko hainbat ordezkari. Maialen Chourraut izan da uretan sartzen lehenengoa, eta K1ean egin du jaitsiera, Julia Cuchirekin eta Laia Sorribesekin batera, 116,35 segundoko denbora eginez, proba irabazi duen Alemaniak baino 13,57 segundo gehiago.
Gizonezkoen K1ean, Joan Crespo donostiarrak hamaikagarren bukatu du Miquel Traverekin eta Manuel Otxoarekin batera. 103,89ko denbora egin dute; gizonezkoetan ere garaile izan den Alemaniak baino 11,99 gehiago.
Emakumezkoen C1ean, berriz, Miren Lazkano donostiarrak, Klara Olazabalek eta Ainhoa Lameirok osatutako hirukotea zazpigarren tokian sailkatu da, 131,18ko kronoarekin (Txekiar Errepublikak baino 15,83 gehiago).