Pandora tabernak bertso saio irekia eta bertso bazkaria antolatu ditu

Igandean, hilaren 31n, bertsolaritzari lekua egingo dio Groseko Pandora tabernak. Batetik, bertso saio irekia egingo dute tabernako terrazan, 13:00etan. Bestetik, bertso bazkaria taberna barruan izango da, 14:00etatik aurrera. Alaia Martin, Eli Pagola, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe bertsolariak ariko dira kantuan.
Izena emateko telefono honetara deitu behar da: 639 35 44 07.