Txillida eta Oteizaren erakusketan bisita egin du Urkullu lehendakariak
Iñigo Urkullu lehendakaria San Telmo Museoan izan da gaur, Jorge Oteizaren eta Eduardo Txillidaren erakusketa bisitatzen. Susana Soto museoko zuzendaria eta Javier Gonzalez de Durana erakusketaren komisarioa izan dira gidari bi ordu inguru iraun duen ibilbidean.
Eneko Goia alkatea ere izan da bisitan, baita Bingen Zupiria sailburua izan eta Ion Insausti Kultura zinegotzia ere.
Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan Jorge Oteizaren eta Eduardo Txillidaren erakusketa bateratua, joan den apirilean aurkeztu zen, eta urriaren 2 arte egongo da ikusgai. Erakusketak mugarri bat eskaintzen du artearen historian, lehenengo aldiz, Oteizaren eta Txillidaren obra elkarrekin aurkeztean.