Zuhaizti kiroldegian 15 urtez lanean aritu den pertsona bat kaleratu dutela salatu dute LABek eta ELAk
LAB eta ELA sindikatuek ohar bateratua kaleratu dute Groseko Zuhaizti kiroldegiko langile baten kaleratzea salatzeko. Zuhaizti Kiroldegiko Langile Batzordearen izenean adierazi dutenez, langile horren kaleratzea ez dute modu egokian egin.
“15 urtez Zuhaiztin lanean aritu ondoren, uztailaren 15ean gure lankidea izandako Estibalitz Marzok kaleratze gutuna jaso zuen enpresaren eskutik. Langileok, ordea, ez dugu enpresak hartutako erabakia babesten. Gure iritziz, Estik egiten zuen lana guztiz beharrezkoa da. Horren proba dira beste bi lankidek euren lan baldintzetan jasango dituzten aldaketak: Estik gauzatzen zituen harrera lanak bermatzeko, beste bi lankideri euren lan zama handitu eta euren egutegia aldatu egingo zaiela jakinarazi die enpresak”.
Bestalde, komunikazio “zuzen eta arinagoa” eskatu diote kiroldegia kudeatzen duen enpresari: “Langile Batzordeak Esti kaleratzeko erabakia jakin behar zuela uste dugu. Batez ere, kaleratzea ez zen beste irtenbide bat topatzeko, modu bateratuan”.