Garibai kalea itxiko dute astelehenean, Cristobal Balentziagari buruzko telesaila grabatzeko
Garibai kalea ibilgailuentzat guztiz itxita egongo da, Askatasunaren Hiribidetik Andia kaleraino, Cristobal Balentziagaren inguruko telesailaren filmaketa dela eta. Itxiera abuztuaren 1etik 4ra izango da, biak barne, egun osoan zehar. Halaber, egun horietan, aldizkako mozketak egingo dira Andia kalean, Hernani eta Garibai artean.
Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten bertako herritarrek baimena izango dute beraien ibilgailuak hiriko gainerako sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan. Hala ere, egoiliar horiek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.