Paella txapelketarekin abiatu dute Gazte Eguna Amarako jaietan
Amarako jaiei atzo eman zieten hasiera, eta gauean parranda eginda ere, gazteak gaur ez dira etxean geratu. Gazte Eguna dute gaur, eta paella txapelketarekin eman diote hasiera egunari. Hamarnaka lagun elkartu dira Easo plazan, paella egiteko osagai guztiak mahai gainean jarri, eta ahalik eta paella goxoena prestatzeko.
Paella txapelketaren ostean bazkaria egingo dute, eta, hortik aurrera, aspertzeko betarik ez da izango Amaran: bazkalondo musikatua, gazte argazkia eta Tor magoa, buruhandiak, topa, karropoteoa, kontzertuak, sardina jatea, mojito festa, zezensuzkoa, sokasalto herrikoia eta Bull Dj-a dira gaurko egitaraua osatzen dutenak.
Hona hemen Amarako jaietako paella txapelketan egindako argazkiak: