Maialen Chourraut bederatzigarren gelditu da Extreme modalitatean

Maialen Chourraut Augsburgeko Slalom Munduko Txapelketako extremeko modalitate berrian bederatzigarren postuan bukatu du eta finalaurrekoetatik kanpo gelditu da. Piraguistak txapelketa ondo hasi du eta lehenengo kanporaketa gainditu du, baina, final laurdenetan ezin izan du proba gainditu Munduko Txapelketari agur esanda. Chourrautek txapelketan izan duen partaidetzaren balorazio positiboa egin du eta aipatzekoa da larunbateko emakumezkoen K1eko finalean bosgarren postua lortu zuela.