Larrialdi zerbitzuek ibilgailu berriak izango dituzte
Donostiako Tokiko Gobernu Batzordeak larrialdi zerbitzuentzat ibilgailu berriak onartu dituzte. Ibilgailu hauek Euskoauto 2003 SL enpresari esleituak izan dira eta bi ibilgailuz hornitzeko kontratua sinatuko da. Ibilgailu hauek mendi erreskaterako 4×4 bat eta lur orotako agintetzako ibilgailu bat izango dira. Esleipenaren prezioa 118.262 eurokoa izango da eta enpresa esleipendunak 12 hilabeteko epea izango du zerbitzua bi ibilgailu horiekin hornitzeko.