Lugaritzeko eremuko urbanizazio proiektuari onarpena eman dio Tokiko Gobernu Batzordeak
Lugaritzeko eremuko urbanizazio proiektuari behin betiko onarpena eman dio Tokiko Gobernu Batzordeak. Proiektu honetan, Matia Fundazioak 51 adinekoentzako bizitoki eraikiko ditu, eta horrekin batera, hiru igogailu eta bi pasabide publiko eraikiko dira Zarautz hiribidea eta Pinu bidearen artean dagoen kota ezberdintasunari aurre egiteko. Lan hauek ere Matia Fundazioak egingo ditu eta igogailuak eta pasabideak eraikitzeko aurrekontua 2,6 milioi eurokoa izango da. Tokiko Gobernu Batzordeak adierazi du Matia Fundazioak ordainduko dituela lanak eremuaren urbanizazio karga moduan.