San Jeronimoko loteria administrazioan Bonoloto sari bat zigilatu dute
Parte Zaharreko San Jeronimoko 10. zenbakian dagoen loteria administrazioak Bonolotoaren bigarren kategoria irabazi duen billete bat zigilatu du. Bonoloto-billete hori 82.203,52 eurorekin saritua izan da bost asmatze eta osagarriarekin. Zozketa astelehenean ospatu zen eta konbinazio irabazleak 4-35-23-5-3-25 zenbakiek osatu dute, osagarria eta jokatutakoa 45 eta 7 izanda. Lehen kategoriako irabazlea Alacanten zigilatu da 1.271.491.58 euroren sariarekin, bigarren postuan Donostiakoa gelditu da eta hirugarrenean Kanaria Handiko Las Palmasen zigilatutakoa. San Jeronimokoa ez da aurten Donostian zigilatu den Bonoloto-billete bakarra. Joan den urtarrilaren 5ean 613.914 euroko saria irabazi zuen apustuzale batek eta sari hori Urbieta kaleko 22.zenbakian dagoen loteria administrazioan zigilatu zen.