Lasok, Ezkurdiak eta Mariezkurrenak Donostia Hiria Torneoa jokatuko dute
Jokin Altuna zalantzan dago lesio bat duelako.
Donostiako udaletxean pilotako aurtengo Donostia Hiria Torneoa aurkeztu dute. Atano III frontoian izango dira partidak eta bi jardunaldi izango ditu, abuztuak 28an eta irailak 2an. Torneoa telebistan ikusi ahalko da ETB 1n bitartez. Edizio honetan pilotari ezagunak parte hartuko dute: Artola, Elizegi, Irribarria, Bikuña, Laso, Zabaleta, Peña II, Elizegi, Peio Etxeberria, Tolosa, Ezkurdia, Mariezkurrena II, Alberdi, Ezkiroz, Egiguren V, Erostarbe eta Altuna III. Azkenekoaren parte-hartzea arriskuan dago momentu honetan lesionatuta dagoelako. Parte-hartzaileen artean Iñigo Bikuña donostiarra dago.
“Uda intentsitate handiko garaia da, Klasikoa, Aste Nagusia eta Estropadak ditugu, eta guretzat oso garrantzitsuak dira kirolarien ekitaldiak”, aipatu du Martin Ibabek, kirolaren zinegotziak. Ibabek gainera, zalegoa animatu Atano III-era joateko. Torneoa Caixabank bankuaren babesarekin aurkezten da eta Gipuzkoako Caixabank erakundeko zuzendaria den Gaxpar Guembek esandu txapelketa “oso berezia” dela. Prentsa aretoan Aspe taldeko zuzendaria den Inaxio Errandonea eta Jose Angel Gorostiza pilotari ohia egon dira. Biek azpimarratu dute indar handiko bi jardunaldi direla eta udako txapelketa garrantzitsuenetariko bat dela.
Abuztuaren 28ko jardunaldiko partidak hurrengoak dira: Artola-Elizegi eta Iribarria-Bikuña; Victor-Gaskue eta Larrazabal-Uriondo; eta finalerdian Laso-Zabaleta eta Altuna III-Albisu-ren artekoa jokatuko da. Irailaren 2koan berriz, hurrengo partidak daude: Peña II-Elizegi eta P.Etxeberria-Tolosa; Alberdi-Ezkiroz eta Egiguren V-Erostarbe; eta txapelketako finala Ezkurdia-Mariezkurrena IIren eta 28ko finalerdiaren irabazleen artekoa jokatuko da. Sarrerek 20 euroko prezioa izango dute harmailan eta 40 eurokoa kantxan eta orrialde honetan erosi daitezke.