Manuel Abramovich, Christophe Honore eta Sebastian Lelio Urrezko Maskorra eskuratzeko lehiatuko dira
Donostiako Zinemaldiak aurtengo Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian dauden filmak aurkeztu ditu. 70. Zinemaldian hamabi zinemagile gehiagok hautatuko dute sari horretara: Manuel Abramovich, Christophe Honore, Sebastian Lelio, Genki Karamuwa, Hong-Sang-soo, Diego Lerman, Marian Mathias, Marco Martins, Laura Mora, Frelle Petersen, Urlirch Seidl eta Petr Vaclav izango dira.
Manuel Abramovich argentinarrak bere laugarren film luzearekin lehiatuko da Sail Ofizialean Pornomelancolía/Pornomelancholia izenburua duena. Christophe Honorek frantsesak Le Lyceen/Winter Boy filmaerekin lehiatuko du eta aktoreen artean Paul Kircher, Vincent Lacoste eta Juliette Binoche daude. Sebastian Lelio txiletarra The Wonder lanarekin estreinatuko da sail ofizialean eta aktoreen artean Florence Pugh, Ciaran Hinds, Tom Burke, Toby Jones, Elaine Cassidy eta Niamh Algar daude. Gemki Karamuya japoniarrak Hyakka / A Hundred Flowers filmarekin egingo du debuta Zinemaldian eta Hong-Sang-soo korearrak Top / Walk Up filmarekin lehiatuko du. Diego Lerman argentinarrak berriz, El suplente / The Substitute lana aurkeztuko du eta aktore lanetan Juan Minujin, Barbara Lennie, Alfredo Castro, Maria Merlino, Lucas Arrua eta Rita Cortese izango ditu.
Marian Mathias estatubatuarrak Runner filma aurkeztuko du eta Marco Martins portugaldarrak berriz, Great Yarmouth-Provisional Figures lana. Laura Mora kolonbiarrak Los reyes del mundo / The Kings of the World filmarekin lehiatuko da, Frelle Petersen danimarkarra Resten af livet / Forever lanarekin, Urlich Seidl austriarra Sparta filmarekin, eta azkenik, Petr Vaclav Il Boemo drama biografikoarekin.
Lehiaketatik kanpo lan hauek geratzen dira: Alberto Rodriguezen Modelo 77 filma, Isabel Coixet-en El sostre groc lana, Yannit Kergoat frantsesaren rès) grande évasion / Tax Me If You Can filma eta Rodrigo Sorogoyen, Raul Arevalo, Isa Campo, Alberto Rodriguez eta Isaki Lacuesta zuzendariek Movistar + plataformarentzat egin duten Apagón telesaila.