%50eko beherapena aplikatuko dute Mugi sistemaren tarifetan
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamentuak adostu du Mugi sistemaren tarifei %50eko beherapena aplikatzea irailaren 1etik abenduaren 31ra. Espainiako Gobernuak ekainaren 25ean onartutako dekretua betez hartuko dute neurria, garraio publikoaren erabiltzaileentzako beherapenak eta laguntzak ezartzen baititu dekretu horrek. Mugi sistemaren kasuan, ohiko hobariei gehituko zaie %50eko deskontu hori.
Horrela, orain bidaia batetik hogeira egiten zituztenei %48ko beherapena aplikatzen diete orain, baina %74koa aplikatuko diete irailetik aurrera. 21 eta 50 bidaia artean egiten dituztenen beherapena %58tik %79ra pasatuko da, eta 51 bidaia baino gehiago egiten dituztenena %90etik %95era.