Bamboo dantza talde donostiarrak arrakasta izan du World of Dance txapelketan
Bamboo Dance School talde donostiarrak 14. postua lortu du Los Angelesen antolatzen den World of Dance Tour lehiaketan. Txapelketa hau 2008an sortu zen Kaliforniako World of Dance taldeak prestatzen du, eta bi modalitate ditu, bata bakarkakoa eta bestea taldekakoa. Bamboo-ren kasuan, taldekako modalitatean parte hartu dute, 16 gipuzkoarren osatzen zuten talde batekin. Donostiarrek bost minutuko koreografia bat aurkeztu dute, hip-hop, walking house edo krump bezalako teknikak biltzen dituena. Bambook 90,87ko kalifikazioa lortu du eta finaletik oso gertu gelditu dira, hamargarren postuan gelditu direnak 91,03ko kalifikazioa lortu baitute. Talde donostiarraren kideak oso pozik agertu dira, “guztia eman” dutenaren sentsazioarekin eta azpimarratu dute haien “bizitzako sentsaziorik onenetariko bat” izan dela, eta emaitza “sari handiena” dela. Gainera, iragarri dute laster haien sare sozialetan haien emanaldiaren bideoa igoko dutela.