Frankismoak eraildako donostiarren omenezko eskulturako plakak berritzen ari dira
Asteazkenean, Ijentea kaleko Dual eskulturako bi plaka desagertu egin ziren, baina ostegun goizean langile bat plaka berriak jartzen ari zen dagoeneko. Asteazkenean handik pasatu zen batek baino gehiagok akaso pentsatuko zuen agian eskultura eraso zutela, frankismoak eraildako 400 donostiarren omenezko eskultura baita, eta plaketan euren izenak agertzen baitira. Iñaki Egaña historialariak, esaterako, sare sozialetan galdetu zuen ea “eraso faxista bat, bihurrikeri bat edo konponketa bat” zen.
Hain zuzen ere, langile bat plaka berriak jartzen aritu da ostegun goizean, eta hedabide honi azaldu dionez, berak kendu zituen plakak, udalaren aginduz, berriak jartzeko.