Kursaaleko argiak, datorren asteartetik aurrera, 22:00etan itzaliko dira
Datorren asteartean, 22:00etatik aurrera, Kursaaleko fatxada argiztatzen duten argiak itzaliko dira, Espainiako Gobernuak argiaren dekretuan adierazten duen bezala. Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu dute egun arruntetan ordu horretan itzali egingo direla eraikinean ekitaldiak daudenean izan ezik, adibidez, hilabete honetan antolatuta dauden Donostiako Musika Hamabostaldiaren kontzertuetan argiak beranduago itzaliko dira. Orain arte erakineko fatxadako argiak gaueko 00.00ak arte egoten ziren piztuta lanegunetan eta 2:00ak arte jaiegunetan, neguan izan ezik ordubete lehenago itzaltzen zirela, 23:00etan eta 1:00etan hurrenez hurren.
Erabaki hau Donostiako Udalak joan den asteartean iragarri zuen erabakiarekin bat dator. Udalak argindarrean aurreikusitakoa baino 1,2 milioi euro gehiago gastatuko du eta 2023ko aurrekontua oraindik handiagoa izango dela azaldu zuten, hiritarren segurtasuna bermatzeko. Alkateak agerraldi horretan abisatu zuen udal gobernuarentzat garrantzitsuagoa dela “kaleak ondo argiztatuta egotea, monumentuak ondo argiztatuta egotea baino”.